Affichage des articles dont le libellé est Bideoak. Afficher tous les articles
Affichage des articles dont le libellé est Bideoak. Afficher tous les articles

2009/04/26

1934ko Urria


Testuak: Antonio Murillo
Marrazkiak: Rodrigo Hernandez Cabos
Argitaletxea: Ediciones de la Torre, Madrid
Urtea: 1981


Alemanian nazismoak gora egin zuenean eta Austrian sozialdemokratek zuten politika errepresiboa zelakoa zen garbi ikusi zenean...

beldurra sentitu zuten Europa erdialdeko mugimendu horiek CEDArekin lortzen zituztenek, eskuineko konfederazioan, kristau-demokratekin batera, faxismoak erakartzen zituen eskuin muturreko pertsonak ere bazeuden eta.

Urriaren hasieran greba orokor iraultzailea deitu zuten Errepublika osoan.

Madrilen hasiera-hasieratik porrot egin zuen.

Urriaren 6an, Luis Companys Kataluniako Generalitateko presidenteak Gobernu zentralarekin hautsi zuen. Estatu katalana aldarrikatu zuen Errepublika federal espainolaren barruan.

Generalitata errenditu egin zen eta Madrilego Gobernuak Kataluniako Estatutua bertan behera utzi eta ehunako atxiloketa agindu zituen. Kataluniako matxinadak hamar ordu iraun eta 46 hildako utzi zituen.

Greba orokorra hasi zenetik, Errepublika osoa Asturiasera begira ipini zen, han bakarrik zeudelako beharginak elkartatua eta borroka armaturako prest.




Franco generalaren gidaritzapean, bederatzi egunetan mila asturiar eta hirurehun soldado espainiar hil ziren. Mugimendu iraultzailea gelditu ondoren, errepresaliak toki guztietara hedatu ziren eta 30.000 pertsona atxilotu.


Horrela idatzi zuen Pedro Garfias olerkari komunista eta 27ko Belaunaldiko kideak, Asturiasek egindako sakrifizioa gogoratuz.

Dos veces dos has tenido
ocasión para jugarte
la vida en una partida
y las dos te la jugaste.
¿Quién derribará este árbol
de Asturias, ya sin remajes,
desnudo, seco, clavado
con su raíz entrañable
que corre por toda España
llenándonos de coraje?
Mirad obreros del mundo
sus siluetas recortarse
contra ese cielo impasible,
vertical, inquebrantable.
Firme sobre roca firme,
heridad viva su carne.
Millones de puños gritan
su cólera por los aires;
millones de corazones
golpean contra sus cárceles.
Prepara tu último salto,
lívida muerte cobarde,
prepara tu salto último,
que Asturias está aguardándote.
¡Sola en mitad de la tierra,
hija de mi misma madre!


Bideo labur honetan [02:33 min.] gertaera historiko horien irudiak ikus ditzakezu:



Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=lD9HrdcUZEQ


2009/04/19

Primo de Riveraren Diktadura

Television Española-1ek egindako dokumental honetan oso ongi laburbiltzen dira Errestaurazioko azken urteak, hau da, Primo de Riverak ezarritako Diktadura, eta garai politiko berri baten hasiera ekarriko zuen II. Errepublika espainolaren lehenengo urratsak.

  • Bideoko 1. zatia [08:59]



Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=w2C5GdrcWRY

  • Bideoko 2. zatia [08:32]

Azken minututan Eibarko gertaerak azaltzen dira. Bertan, 1931ko apirilaren 14an, goizeko 6:00etan, zinegotzi ezkertiarrek II. Errepublika aldarrikatu zuten, lehenengo aldiz espainiar Estatuan. 10.000 herritarren aurrean, Errepublikako bandera zintzilikatu zuten eta udal plazari "Errepublika" izena jarri, "Alfontso XIII.a" ren ordez.




I
turria: http://www.youtube.com/watch?v=ULb_K403XuY

2009/03/01

Canovas del Castilloren hilketa

Cánovas del Castillo

Hemen duzue hiru.com Etengabeko Irakaskuntza web orrialdean landutako Errestaurazioaren inguruko laburpen eskematikoa.

Hemen klikatuz gero, Canovasen hilketari buruzko bideo laburra ikusiko duzue (10:13 minutuko iraupena). Bertan ikus daiteke nola hil zuen italiar anarkista batek Espainiako Gobernu burua Arrasaten, Santa Agedako bainuetxean.


2009/02/22

Industrializazioa eta Langile mugimendua

Lehenengo esperientzia errepublikazaleak porrot egin ondoren, Borboien dinastia berrezarri eta Alfontso XII.aren bitartez, Espainiako Erresuma 1868 baino lehenagoko egoerara itzuli zela zirudien. Hala ere, indar sozial eta ekonomikoak ugaritu egin ziren eta industriaren, finantzen eta hirien garapena nolabaiteko heldutasunera iritsi zen; horrek guztiak tentsio eta arazo berriak ekarri zituen, hiru bideo labur hauetan ikus daitekeen bezala:
  • Meatzaritza eta siderurgia XIX. mendean (01:45 minutu)



Iturria: http://www.artehistoria.com/histesp/videos/133.htm

  • XIX. mende amaierako jendartea (03,52 minutu)



Iturria: http://www.artehistoria.com/histesp/videos/142.htm

  • Langile mugimendua (02,12 minutu)



Iturria: http://www.artehistoria.com/histesp/videos/143.htm

Espainiaren menpeko Amerikaren emantzipazioa

Independentzia-prozesu horrek XVIII. mende bukaeran egin zituen lehenengo urratsak. 1808. urtetik aurrera, Espainiako metropoliko botere guztiak legitimitate-krisi sakonean sartu ziren garaian, Amerikako lurraldeetako handiki kreolak, hau da, Amerikan jaiotako zuriak, Ipar Amerikako kolonia britainiarren independentziaren ereduari jarraitzen hasi zitzaizkion, eta subiranotasunaren aldeko neurriak hasi ziren bideratzen.

1808. urtean Independentziaren aldeko prozesua bizkortu egin zen. 1816an, Río de la Plata, San Martin Askatzaileak [hemen klikatu gehiago jakiteko] espainiarren aurkako gerra hasi zuen, eta iparraldean Simon Bolivarrek [hemen klikatu gehiago jakiteko] lortu zuen bere Kolonbia Handirako proiektua aurrera eramatea. 1822an, Guayaquilgo Konferentzian zehaztu ziren San Martínen eta Bolivarren eraginpeko aldeak. Peru besterik ez zen espainiarren esku geratzen; baina 1824an, Ayacuchoko gudan Bolivarren adiskide Sucre jeneralak oste espainiarrak azpiratu eta Perutik ere alde egin behar izan zuten tropek.

Hemen duzue gertaera horiek biltzen dituen bideo bat (02,46 minutuko iraupena)i:




Iturria: http://www.artehistoria.com/histesp/videos/130.htm

Zumalakarregi museoa: Lehen Karlistaldia

Honetan Zumalakarregi Museoko web orrialdea aurkeztuko dizuet.

Museoa, gaur, XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da. Museoak Migel Antonio eta Tomas Zumalakarregiren biografiak eta Lehen Karlistada azaltzen ditu, Antzinako Erregimenetik Liberalismorako pasabide bortitz eta korapilatsuaren testuinguruan, hain zuzen Frantziako Iraultzaren eta Bigarren Karlistadaren artean. Zumalakarregi Museoak Euskal Herriko XIX. mendea erakusten du. Iriarte Erdikoa izeneko XVIII. mendeko baserrian kokatua dago, hantxe bizi izan zen Zumalakarregi familia, hauen artean bereziki Tomas Zumalakarregi jeneral karlista eta Miguel Antonio Zumalakarregi politiko liberala.

Aipatu web orrialdeko Erakusketa iraunkorra atalean: "Bi mundu aurrez aurre" bideoaren zatiak ikusteko aukera izango duzue.

"XIX. mendeko historia militarra Euskal Herrian" baliabide didaktiko atalean Armada Sailak, Bataila eta Ekintzak, zein Biografiak azpiatalak ditu. Horietan guztietan Lehenengo Karlistadako gertaeretara, modu xume, bizi eta ikusgarrian, hurbiltzen gara.

ZM Birtuala atalean, bestetik, "XIX. mendeko albuma" dugu, Euskal Herriari buruzko 3.000 iruditik gora dituen kultur webgunea.

... eta askoz baliabide gehiago. Beraz, klik egin eta bidaiatu Karlistaldietara, ez zara damutuko!