Affichage des articles dont le libellé est 9. Alfontso XIII.a eta Errestaurazioaren krisia (1902-1931). Afficher tous les articles
Affichage des articles dont le libellé est 9. Alfontso XIII.a eta Errestaurazioaren krisia (1902-1931). Afficher tous les articles

2009/04/19

Primo de Riveraren Diktadura

Television Española-1ek egindako dokumental honetan oso ongi laburbiltzen dira Errestaurazioko azken urteak, hau da, Primo de Riverak ezarritako Diktadura, eta garai politiko berri baten hasiera ekarriko zuen II. Errepublika espainolaren lehenengo urratsak.

  • Bideoko 1. zatia [08:59]



Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=w2C5GdrcWRY

  • Bideoko 2. zatia [08:32]

Azken minututan Eibarko gertaerak azaltzen dira. Bertan, 1931ko apirilaren 14an, goizeko 6:00etan, zinegotzi ezkertiarrek II. Errepublika aldarrikatu zuten, lehenengo aldiz espainiar Estatuan. 10.000 herritarren aurrean, Errepublikako bandera zintzilikatu zuten eta udal plazari "Errepublika" izena jarri, "Alfontso XIII.a" ren ordez.




I
turria: http://www.youtube.com/watch?v=ULb_K403XuY

2009/04/05

Liburua: "Unamuno"

Mikel eta Iñaki Soto, Unamuno, Elkar-biografiak, 2006.

1888an Bizkaiko Diputazioak sortutako euskarazko katedrarako oposizioan aurkeztu zen, Resurrección María Azkuek lortuko zuena. 1894an Bilboko alderdi sozialistan sartu zen. 98ko belaunaldiko kidea. 1917an aliatuen aldeko kanpaina egin zuen I. Mundu Gerraren baitan. 1920an prozesatua izan zen egunkari batean idatzitako artikulu batengatik. 1924an Primo de Riveraren diktadurak Fuerteventurara erbesteratu zuen. 1931ean Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zen eta Unamuno zinegotzi eta diputatu hautatu zuten. 1936an Guda Zibila hastean Unamuno matxinoen alde agertu zen. Hauekin apurtu ostean etxean erdi giltzapetuta bizitzera behartu zuten, abenduaren 31n hil zen arte. Beraz, bi hilabete hauetan klasean aztertutako garai historikoekin lotura handiko pertsonaia.

Hitzaurrean Joxe Azurmendik dioen bezala, "Unamunoren bizitza eta obra errepasatzen da bertan. Gaiaren zabal-handia menderatzeko, formula txit egokia asmatu dute Soto anaiek, bat historialaria, bestea filosofoa: ataltxo laburretan, informazio historiko/biografikoa eta literario/filosofikoa txandaka aurkezten dira, arin-arin irakurtzeko. Idazle, filosofo, politiko bilbotarra distantziatik, baina hurbiltasunez tratatzen da. Informazio asko, txukun konbinatua, zehatz emana. Kritiko, objektibo."

2009/03/23

"Canalejasen hilketa eta ehorzketa" film-dokumentala

Zinemaren lehenengo urteetan arrunta zenez, film-dokumental honetan ere garaiko gertaera bat berritzea zuen helburu: Jose Canalejas Gobernu buruaren aurka Manuel Pardiñas Serrano anarkistak burututako atentatua.



Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=7SR2dw73vIU

Filmaren lehenengo zatia, Canalejas hil zen tokian bertan (Madrileko Puerta del Sol-eko San Martin liburutegi aurrean) antzeztu egin zuten atentatua gauzatu eta ordu batzuk beranduago. Bigarren zatia, dolua eta segizioa, Enrique Blancoren eta José Gasparren kamerak bildu zuen.


Zuzendaria: Adelardo Fernández Arias
Argazki-zuzendaria: Enrique Blanco eta José Gaspar
Ekoizlea: Iberia Cines
Aktoreak: Rafael Arcos (José de Canalejas)
José Isbert (Manuel Pardiñas)
Urtea: 1912