Affichage des articles dont le libellé est 10. II.Errepublika. Afficher tous les articles
Affichage des articles dont le libellé est 10. II.Errepublika. Afficher tous les articles

2009/05/06

Fortunato Agirre: lizarraren hostoa bezala

Txalaparta argitaletxea, 2003.

VI. atala:
"Fortunato Agirre: lizarraren hostoa bezala"

"[...] Goizaldean, ordea, atean giltzak ateratako hotsak esnatu zuen. San Migel eguna zen. Hiru txapelgorri agertu zitzaizkion aurrena. Jantzi egin zen, eta nora zeramaten galdetu zien.

- Zu gaur ez zaitu San Migelek ere libratuko- erantzun zion txapelgorrietako batek.

Auto batera sartu zuten, eta bi egun lehenago egindako bide bera egin zuten, baina beherantz.
Negar egiteko gogoa etorri zitzaion, eta etsipena. Baina indartsua izan behar zuela pentsatu zuen. Beste irudirik ezin ziela oparitu zerri haiei. Autoa geratu egin zen. Aurrekoa baino askoz ere bidaia motzagoa egin zuten. Eguzkiaren lehen printzak sumatu zituen aurpegian, goizeko haize hotzaren gozagarri. Horma baten kontra jarri zuten, eskuak eta hankak loturik.

Zerura begiratu eta errezatzen hasi zen. "Gora Euzkadi askatuta!" oihukatu zuen gero, bala batek eztarria zulatu aurretik. Beste sei sartu zitzaizkion ondoren bular aldetik eta sabeletik. Balantzaka erori zen lurrera, hilda, udazkenean lizarraren hostoa erortzen den bezala, kulunka, baina norabide jakinean, lurrera heldu arte." (Katearen begiak, 192 or.)

Fortunato Agirre Jose Antonio Agirreren ondoan Lizarrako zezen-plazan, 1931ean.


1937an (?) Eusko Jaurlaritzak egindako zigilu-proiekua, gauzatu ez zena. Hirugarren zigilua Fortunato Agirreri dagokio, 15 euren balioarekin (eunen = zentimoak; laurleko = pezetak).

2009/04/29

Karlistak eta II. Errepublika

II. Errepublika sortu zenetik hasi ziren indar eskuindarrak altxamendua prestatzen, bereziki Nafarroa Garaiko erreketeak. Horrela kontatzen digu Leitzako Antonio Lizarza Iribarren Erreketeen Ordezkari Erregionalak bere memorietan ("Memorias de la conspiración: 1931-1936", 1953).

Antonio Lizarza Iribarren

Sabíamos que [la República] era un paso más hacia el abismo, como la Monarquía liberal lo fue hacia la República. Por eso, desde sus mismos comienzos, allá en el año 1931, se empezaron los primeros trabajos.[...] Así nació, bajo la dirección de don Generoso Huarte, la organización de las Decurias [...]. Su fin era custodiar los edificios religiosos [...], vigilancia en las calles y Círculos durante la celebración de los mítines y otros actos políticos, guardia en el Círculo, en “El Pensamiento Navarro”; es decir, una función defensiva y de carácter local, sin mayores alcances militares” (Lizarza, 1953: 14,15).

1931n karlisten buru batzuk bildu ziren Baleztenatarren etxean Leitzan: Generoso Huarte, Sainz de Larin, Eusebio eta Jaime del Burgo eta Juan Lesaca, besteak beste. Haien helburua, milizia karlistak militarki prestatzea. Horretarako 1934ko martxoan Lizartza bera, Rafael Olazabal, Antonio Goicoechea eta Barrera Tenientea Italiara joan ziren, Musoliniri haien asmoak azaldu eta dirua eskatzera. Milioi bat eta erdi pezeta lortzeaz gain, 20.000 fusil, 20.000 esku lehergailu eta 200 metrailadore bidaltzeko konpromisoa lortu zuten. Beranduxeago, gazte batzuk, Jaime del Burgo barne, maniobra militarrak egitera joan ziren Italiar faxistara, Erromako La Dispoli aireportura. Armak Nafarroa Garaiko militanteen artean banatzen zituzten. Esku-bonba egiteko bi lantegi txiki ere antolatu zituzten.

“[...] fue encomendado a don Jesús Yáñiz, Párroco de Caparroso, ayudado por don Francisco Arellano, que lo era de Traibuenas, la tarea de fabricar bombas de mano. La misma misión fue encomendada a don Fermín Erice, Párroco de Esquíroz, y a don José María Solare, de Berriozar. Hubo, pues, dos pequeñas fábricas de bombas, una en Caparroso y la otra en Mañeru, aparte del depósito de Traibuenas” (ibidem. 81, 82).

Corellako zezen-plaza, 1935ean.

Corellako zezen-plaza, 1935ean.

Ekintza bortitzen zein armatuen berri ere ematen du Lizartzak. Esaterako, Aberri Egunean egindako erasoaldia, edo 1936ko udaberri hartan Bilbon hiru errepublikazale hil zituen karlistaren ihesaldia.

“El día de los vascos. Aberri Eguna. [...]La jornada no pudo ser más desgraciada. Bofetadas por doquier, rotas sus Banderas, sus manifestaciones ridiculizadas. [...]Desde entonces, el peligro separatista, quedó alejado de Pamplona. Ya Pamplona comenzó a entregarse a nosotros, olvidando las sirenas de Bilbao.

Es necesario recordar que Pamplona nunca había sido totalmente carlista. Si Pamplona se hizo carlista lo ha sido, porque fue conquistada a fuerza de puños” (ibidem., 44-46).

Erreketearen ordenantza.

“Como consecuencia de un mitin carlista en Bilbao, ocurrieron serios incidentes.[...] hubo fuerte tiroteo, y como consecuencia tres muertos. El Boina roja, autor de los disparos, vino huido a Pamplona, donde estuvo algún día escondido en casa de don Eusebio del Burgo. Al tener noticia de su inmediata captura, pues la policía había sabido que estaba refugiado en Pamplona, decidí pasarlo a Francia, para lo que requerí el concurso de un correligionario de la frontera” (ibidem. 80, 81).

Pixkanaka gauzatuz joan zen proiektua, oinarrizko taldea edo erreketea osatu arte. Konpainia bakoitzak 246 gizon zituen, ekintzetarako hiru piketetan antolaturik (70 lagun), eta pikete bakoitza hiru pelotoitan (20 lagun). Hiru erreketek tertzioa osatzen zuten. Horrela, Joaquín Baleztenak eta Miguel María Zozayak erositako armeekin, maniobrak burutu zituzten Markalaingo makaldian, Ilurgoz, Izaga, Andia eta Urbasan.

“El 19 de mayo de 1935 se realizaban completas maniobras militares en Zufía. Las dirigían Del Burgo, Galdeano, Lacalle y Villanueva. [...] Cada Unidad celebraba sus prácticas militares en lugares generalmente próximos a la localidad. Por ejemplo, el Requeté de Estella, que había comenzado su instrucción en la finca del Paseo de los Llanos, al organizarse el Requeté de Villatuerta marchaba a Montejurra, detrás del El Rocamador, al monte de Bearin o al de Lorca. Los de la Cendea de Galar, en el campo de fútbol Elarre, de Esquíroz. El Requeté de Corella, por turnos y durante la noche, en los locales de la Juventud Católica. Los de Abárzuza, en su Círculo. Cada cual, como se ve, en donde podía y como podía” (ibidem. 68-69).

Urbasako maniobrak

Zubia, 1935eko maiatzaren 19an.

Iruñeko biztanle guztiek bazekiten, gainera, Ezkaba mendian egiten zirela maiz. Errepublikazaleek behin baino gehiagotan salatu arren, Madrilgo Gobernuak ez zuen neurririk hartu. Horrela gertatu zen Fortunato Agirrek ezarri zuen salaketarekin. Erakunde ezkertiarrek bazekiten erreketeak borrokarako prest zeudela. Horrela idatzi zuen Mundo Obrero egunkariak 1936ko apirilaren 4an:

“Un serio peligro para el pueblo y la República.- Los Requetés Carlistas son un Ejército equipado a la moderna y armado hasta los dientes. Como organización fascista que es, el Gobierno tiene que disolverlos rápidamente. Con esas tropas, Navarra estará bajo el terror fascista. [...] sin disputa, la organización militar más seria y perfecta que existe en nuestro país, equipada como un ejército regular y presta a marchar contra la República en cualquier momento”.” (ibidem. 79).

Erreketearen otoitz-libura

Memoria horietan Mola eta karlisten arteko harremanak eta negoziazioak ere agertzen zaizkigu. Mola Manuel Fal Conde karlisten buruarekin bildu zen Iratxen 1936eko ekainaren 15ean. Lizarrako alkate Fortunato Agirre jeltzaleak horren berri eman zion Madrilgo Gobernuari. Honek, ordea, muzin egin zion abisuari. Altxamendua gauzatzean alkatea fusilatu egin zuten (irailaren 29an). Karlistek eta militarrek estatu eredu desberdina aldarrikatzen zuten. Molak Eliza eta Estatuaren arteko bereizketa bermatzen zuen Errepublika ikusten zuen begionez. Ez zuen beharrezkoa ikusten bandera aldatzea. Autoritate militarraren menpe egongo zen Estatu indartsu eta diziplinatua zuen helburua, gizarte orden katoliko burgesa bermatuko zuena. Karlistek, ordea, Monarkia berrezarri nahi zuten, non Eliza zutabeetako bat izango zen. Adostasuna lortu zen azkenean eta 8.400 karlista armatu militarren ondoan agertu ziren borrokatzeko prest.

“En este mes de julio de 1936, la organización de los Requetés navarros estaba ultimada. Se tenía encuadrada ya una fuerza de 8.400 Boinas Rojas, que al primer aviso saltarían en pie de guerra” (ibidem.83).

Erreketeak Iruñean, 1936ko uztailean.

Horrela izanda, Mola jeneralak ordu batzuetan herrialde osoa kontrolatu zuen.

2009/04/28

Jose Antonio Agirreren biografia



Aitor Zuberogoitia, Agirre, Elkar, 1997.

Sabino Arana, EAJ, II. Errepublika, Lizarrako Estatutua, Karlismoa, Herri Frontea, Gerra Zibila, Autonomia Estatutua... Azken asteetan landutako hainbat gertaera historiko eta kontzeptu finkatzeko aukera ezin hobea dugu Aitor Zuberogoitiak idatzitako biografia labur honetan.

Egileak horrela laburbiltzen du Agirreren ekarpena: "[...] nahiz eta denboran zein ideietan Sabino Aranaren jarraitzaile zuzena izan, Jose Antonio Agirrek (1904-1960) dexente unibertsalizatu zuen Aranaren diskurtso abertzalea. Bere bizitzan zehar bizitako zein ikusitakoek, eta garaiko kinka politikoak berak ere, horretara behartu zuten, baina kontua Sabinoren abertzaletasun eta kristautasunaz gain hirugarren zutabe nagusi batek eusten ziola Agirreren eraikin ideologiko partikularrari: bokazio unibertsalistak, hain zuzen. Izan ere, Jaurlaritzako lehen lehendakariaren diskurtsoa garaiko Mendebaldeko demokrazioa kristauaren diskurtsoa zen, funtsean; baina hori, bai euskal tradizio historiko-politikoaren ondarea ere jasotzen zuen bere pentsamenduak. Alegia, aurrean dugun gizonak, partikularrean oinarrituta (askatasun tradiziotzat zeukan euskaldunen historian eta foruetan), aniztasunera, mundura zabaldu gura izan zuen." (Agirre, 6 or.)


Lizarrako zezen-plazan hizlari.



2009/04/26

1934ko Urria


Testuak: Antonio Murillo
Marrazkiak: Rodrigo Hernandez Cabos
Argitaletxea: Ediciones de la Torre, Madrid
Urtea: 1981


Alemanian nazismoak gora egin zuenean eta Austrian sozialdemokratek zuten politika errepresiboa zelakoa zen garbi ikusi zenean...

beldurra sentitu zuten Europa erdialdeko mugimendu horiek CEDArekin lortzen zituztenek, eskuineko konfederazioan, kristau-demokratekin batera, faxismoak erakartzen zituen eskuin muturreko pertsonak ere bazeuden eta.

Urriaren hasieran greba orokor iraultzailea deitu zuten Errepublika osoan.

Madrilen hasiera-hasieratik porrot egin zuen.

Urriaren 6an, Luis Companys Kataluniako Generalitateko presidenteak Gobernu zentralarekin hautsi zuen. Estatu katalana aldarrikatu zuen Errepublika federal espainolaren barruan.

Generalitata errenditu egin zen eta Madrilego Gobernuak Kataluniako Estatutua bertan behera utzi eta ehunako atxiloketa agindu zituen. Kataluniako matxinadak hamar ordu iraun eta 46 hildako utzi zituen.

Greba orokorra hasi zenetik, Errepublika osoa Asturiasera begira ipini zen, han bakarrik zeudelako beharginak elkartatua eta borroka armaturako prest.




Franco generalaren gidaritzapean, bederatzi egunetan mila asturiar eta hirurehun soldado espainiar hil ziren. Mugimendu iraultzailea gelditu ondoren, errepresaliak toki guztietara hedatu ziren eta 30.000 pertsona atxilotu.


Horrela idatzi zuen Pedro Garfias olerkari komunista eta 27ko Belaunaldiko kideak, Asturiasek egindako sakrifizioa gogoratuz.

Dos veces dos has tenido
ocasión para jugarte
la vida en una partida
y las dos te la jugaste.
¿Quién derribará este árbol
de Asturias, ya sin remajes,
desnudo, seco, clavado
con su raíz entrañable
que corre por toda España
llenándonos de coraje?
Mirad obreros del mundo
sus siluetas recortarse
contra ese cielo impasible,
vertical, inquebrantable.
Firme sobre roca firme,
heridad viva su carne.
Millones de puños gritan
su cólera por los aires;
millones de corazones
golpean contra sus cárceles.
Prepara tu último salto,
lívida muerte cobarde,
prepara tu salto último,
que Asturias está aguardándote.
¡Sola en mitad de la tierra,
hija de mi misma madre!


Bideo labur honetan [02:33 min.] gertaera historiko horien irudiak ikus ditzakezu:



Iturria: http://www.youtube.com/watch?v=lD9HrdcUZEQ


2009/04/05

Liburua: "Unamuno"

Mikel eta Iñaki Soto, Unamuno, Elkar-biografiak, 2006.

1888an Bizkaiko Diputazioak sortutako euskarazko katedrarako oposizioan aurkeztu zen, Resurrección María Azkuek lortuko zuena. 1894an Bilboko alderdi sozialistan sartu zen. 98ko belaunaldiko kidea. 1917an aliatuen aldeko kanpaina egin zuen I. Mundu Gerraren baitan. 1920an prozesatua izan zen egunkari batean idatzitako artikulu batengatik. 1924an Primo de Riveraren diktadurak Fuerteventurara erbesteratu zuen. 1931ean Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zen eta Unamuno zinegotzi eta diputatu hautatu zuten. 1936an Guda Zibila hastean Unamuno matxinoen alde agertu zen. Hauekin apurtu ostean etxean erdi giltzapetuta bizitzera behartu zuten, abenduaren 31n hil zen arte. Beraz, bi hilabete hauetan klasean aztertutako garai historikoekin lotura handiko pertsonaia.

Hitzaurrean Joxe Azurmendik dioen bezala, "Unamunoren bizitza eta obra errepasatzen da bertan. Gaiaren zabal-handia menderatzeko, formula txit egokia asmatu dute Soto anaiek, bat historialaria, bestea filosofoa: ataltxo laburretan, informazio historiko/biografikoa eta literario/filosofikoa txandaka aurkezten dira, arin-arin irakurtzeko. Idazle, filosofo, politiko bilbotarra distantziatik, baina hurbiltasunez tratatzen da. Informazio asko, txukun konbinatua, zehatz emana. Kritiko, objektibo."

2009/03/12

"Ricardo Zabalza: La generación del Sacrificio" Liburua

Ricardo Zabalza, Erratzun (Baztan) jaioa, sindikalgintzan eta politikagintzan nabarmendu zen II. Errepublikan eta Gerra Zibilan. FETT-UGT garai horretako nekazarien sindikatu indartsuaren buru, 1936an Herri Fronteko diputatu hautatu zuten Badajozen eta Valentziako gobernadorea gerra garaian. 1940an frankistek fusilatu egin zuten.