Affichage des articles dont le libellé est 12. Diktadura frankista. Afficher tous les articles
Affichage des articles dont le libellé est 12. Diktadura frankista. Afficher tous les articles

2009/05/27

Carlos Giménezen "Paracuellos"

Hemen duzue azken klasean landu genuen komikiaren erreferentzia eta egilearen web orrialde ofiziala. Ikasturte amaieran gaudenez, batzuek horrelako harri bitxiak lasaiago irakurtzeko aukera izango duzue. Beste batzuek, ordea, aste pare bat gehiago itxoin behar, ezta? Lanari eutsi eta zorte on Unibertsitaterako Hauta-probetan!


"Paracuellos" lana espainiar komikiaren historiaren funtsezko sorkuntzetako bat da. Carlos Giménezen haurtzaroan dago oinarrituta, eta Jendarte Urgazpeneko etxe bateko ume-talde baten bizipenak kontatzen ditu. Francoren Diktadurako unerik zirraragarrienetako baten erretratu zehatza da, noiz eta komikia gosearen eta gerra ostearen ondorioak jasaten ari ziren umeen belaunaldi oso baten elikagai eta poztasun bakarra zenean.


2009/05/03

Altxamendua eta diktadura: bortizkeria eta errepresioa


Francisco Franco diktadorea:

- "Salvaré a España del marxismo al precio que sea.
- ¿Y si eso significa fusilar a media España?
- Cueste lo que cueste".

José Millán-Astray generala:

- "¡Viva la muerte!"

Gonzalo Queipo de Llano generala:

- "¡Id preparando las sepulturas!"

Emilio Mola generala:

- "Cualquiera que sea, abierta o secretamente, defensor del Frente Popular, debe ser fusilado".


Diktadura frankista
ren 40 urte luze, ilun eta latz horiek zer suposatu zuten jakin ahal izateko, bere hastapenetik aztertu behar ditugu. Izan ere, eta Josep Fontanaren hitzetan, une horretan agertzen zaigu mozorrorik eta interferentziarik gabe, eta horrela jakingo dugu frankismoaren ondorioak aurrerapauso ala atzerapausoak izan ziren 1936 bitartean emandako aldaketen aurrean.


Bortizkeria eta errepresioa izan ziren urte horietan nagusitu ziren elementuak. Baita horiek eragindako izua ere. Horren adibide latzak izan ziren 3.000 fusilamenduak gerra gauzatu ez zen herrialde nafarrean, eta altxamenduaren hasieran Molak adierazitako hitz bortitzak: “Esta guerra tiene que terminar con el exterminio de los enemigos de España”, edo “Serán pasados por las armas, en trámite de juicio sumarísimo..., cuantos se opongan al triunfo del expresado Movimiento salvador de España, fueren los que fueren los medios empleados a tan perverso fin”. Zer ulertzen zuten oposizio kontzeptuaz oso adierazgarri da ikustea nahikoa zela agintari berriek agindutako kargu bati muzin egitea fusilatu izateko.


Apirilaren 1ean azken gerra-agiria zabaldu zen. Molaren hitzak, hala ere, ongi iragarri zuten urte horien eta hurrengo hamarkaden giro bortitza:

"No hay aquí otro camino que llevar las cosas hasta el final, hasta el aplastamiento del adversario [...] ¿Parlamentar? Jamás. Esta guerra tiene que terminar con el exterminio de los enemigos de España [...] En este trance de la guerra yo ya he decidido la guerra sin cuartel [...] A los militares que han hecho armas contra nosotros, contra el ejercito, fusilarlos. Yo veo a mi padre en las filas contrarias y lo fusilo [...] El arte de la guerra yo lo definiría así: Es el medio de juntar veinte hombres contra uno y, a ser posible, matarlo por la espalda”.

"Hay que sembrar el terror [...] hay que dejar la sensación de dominio eliminando sin escrúlpulos ni vacilación a todos los que no piensen como nosotros".

Errepresioak betetzen zuen funtzio politikoa azalarazten dute militarren hitz horiek. Etsaia izutzea eta indargabetzea izan baitzuen helburu. Altxamenduak izan zuen babesa ahaztu gabe, hori izan zen diktaduraren iraupen luzea bermatu zuen gakoetako bat. Errepresioak jendarte-sektore dinamikoena indargabetu zuen, eta jendarte-arlo guztiek pairatu behar izan zituzten horren ondorioak: kultura-, irakaskuntza-, ekonomia- zein politika-munduak. Esparru horien guztien eragile aurrerakoienak osatu zuten zigortuen multzoa: fusilatuak, erbesteratuak, kartzelaratuak, kanporatuak... horiek guztiak urteetan isilaraziak.


Sartagudako Oroimenaren Parkea, 2008ko maiatzaren 10ean zabaldua.


2009/04/28

Jose Antonio Agirreren biografia



Aitor Zuberogoitia, Agirre, Elkar, 1997.

Sabino Arana, EAJ, II. Errepublika, Lizarrako Estatutua, Karlismoa, Herri Frontea, Gerra Zibila, Autonomia Estatutua... Azken asteetan landutako hainbat gertaera historiko eta kontzeptu finkatzeko aukera ezin hobea dugu Aitor Zuberogoitiak idatzitako biografia labur honetan.

Egileak horrela laburbiltzen du Agirreren ekarpena: "[...] nahiz eta denboran zein ideietan Sabino Aranaren jarraitzaile zuzena izan, Jose Antonio Agirrek (1904-1960) dexente unibertsalizatu zuen Aranaren diskurtso abertzalea. Bere bizitzan zehar bizitako zein ikusitakoek, eta garaiko kinka politikoak berak ere, horretara behartu zuten, baina kontua Sabinoren abertzaletasun eta kristautasunaz gain hirugarren zutabe nagusi batek eusten ziola Agirreren eraikin ideologiko partikularrari: bokazio unibertsalistak, hain zuzen. Izan ere, Jaurlaritzako lehen lehendakariaren diskurtsoa garaiko Mendebaldeko demokrazioa kristauaren diskurtsoa zen, funtsean; baina hori, bai euskal tradizio historiko-politikoaren ondarea ere jasotzen zuen bere pentsamenduak. Alegia, aurrean dugun gizonak, partikularrean oinarrituta (askatasun tradiziotzat zeukan euskaldunen historian eta foruetan), aniztasunera, mundura zabaldu gura izan zuen." (Agirre, 6 or.)


Lizarrako zezen-plazan hizlari.