Eusko Legebiltzarrak 2008ko azaroaren 2an onartu zuen Euskal Herriko Egiaren Batzordea sustatzeko ez legezko proposamena. Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak hala eskatuta, Lau Haizetara Gogoan koordinakundeak batzordeak izan beharko lituzkeen ezaugarriak eta helburuak finkatu ditu. Gainera, gatazka politikoen inguruko hausnarketa eta eztabaida bultzatu ere nahi du.

Lau Haizetara Gogoan koordinakundea 2006an sortu zen «memoria historiko antifaxista berreskuratzen dabiltzan Euskal Herriko elkarte guztien indarra biltzeko asmoz». Honako taldeek osatzen dute koordinakundea: Ahaztuak 1936-1977, Andikona, Debagoienako Fusilatuen Senideen Batzordea, Eusko Abertzale Ekintza (EAE), Geureak 1936, Izquierda Republicana, Katin Txiki, Martxoak 3 elkartea, Memoriaren Bideak, Oroituz, La Rosa Negra eta Uliako Taldea.
Informazio gehiago: "El impacto del genocidio franquista supera a los de Sudáfrica o Argentina", Gara, 2009ko martxoaren 29an.
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire