2009/05/06

Fortunato Agirre: lizarraren hostoa bezala

Txalaparta argitaletxea, 2003.

VI. atala:
"Fortunato Agirre: lizarraren hostoa bezala"

"[...] Goizaldean, ordea, atean giltzak ateratako hotsak esnatu zuen. San Migel eguna zen. Hiru txapelgorri agertu zitzaizkion aurrena. Jantzi egin zen, eta nora zeramaten galdetu zien.

- Zu gaur ez zaitu San Migelek ere libratuko- erantzun zion txapelgorrietako batek.

Auto batera sartu zuten, eta bi egun lehenago egindako bide bera egin zuten, baina beherantz.
Negar egiteko gogoa etorri zitzaion, eta etsipena. Baina indartsua izan behar zuela pentsatu zuen. Beste irudirik ezin ziela oparitu zerri haiei. Autoa geratu egin zen. Aurrekoa baino askoz ere bidaia motzagoa egin zuten. Eguzkiaren lehen printzak sumatu zituen aurpegian, goizeko haize hotzaren gozagarri. Horma baten kontra jarri zuten, eskuak eta hankak loturik.

Zerura begiratu eta errezatzen hasi zen. "Gora Euzkadi askatuta!" oihukatu zuen gero, bala batek eztarria zulatu aurretik. Beste sei sartu zitzaizkion ondoren bular aldetik eta sabeletik. Balantzaka erori zen lurrera, hilda, udazkenean lizarraren hostoa erortzen den bezala, kulunka, baina norabide jakinean, lurrera heldu arte." (Katearen begiak, 192 or.)

Fortunato Agirre Jose Antonio Agirreren ondoan Lizarrako zezen-plazan, 1931ean.


1937an (?) Eusko Jaurlaritzak egindako zigilu-proiekua, gauzatu ez zena. Hirugarren zigilua Fortunato Agirreri dagokio, 15 euren balioarekin (eunen = zentimoak; laurleko = pezetak).

Aucun commentaire: