2009/02/22

Industrializazioa eta Langile mugimendua

Lehenengo esperientzia errepublikazaleak porrot egin ondoren, Borboien dinastia berrezarri eta Alfontso XII.aren bitartez, Espainiako Erresuma 1868 baino lehenagoko egoerara itzuli zela zirudien. Hala ere, indar sozial eta ekonomikoak ugaritu egin ziren eta industriaren, finantzen eta hirien garapena nolabaiteko heldutasunera iritsi zen; horrek guztiak tentsio eta arazo berriak ekarri zituen, hiru bideo labur hauetan ikus daitekeen bezala:
  • Meatzaritza eta siderurgia XIX. mendean (01:45 minutu)



Iturria: http://www.artehistoria.com/histesp/videos/133.htm

  • XIX. mende amaierako jendartea (03,52 minutu)



Iturria: http://www.artehistoria.com/histesp/videos/142.htm

  • Langile mugimendua (02,12 minutu)



Iturria: http://www.artehistoria.com/histesp/videos/143.htm

Espainiaren menpeko Amerikaren emantzipazioa

Independentzia-prozesu horrek XVIII. mende bukaeran egin zituen lehenengo urratsak. 1808. urtetik aurrera, Espainiako metropoliko botere guztiak legitimitate-krisi sakonean sartu ziren garaian, Amerikako lurraldeetako handiki kreolak, hau da, Amerikan jaiotako zuriak, Ipar Amerikako kolonia britainiarren independentziaren ereduari jarraitzen hasi zitzaizkion, eta subiranotasunaren aldeko neurriak hasi ziren bideratzen.

1808. urtean Independentziaren aldeko prozesua bizkortu egin zen. 1816an, Río de la Plata, San Martin Askatzaileak [hemen klikatu gehiago jakiteko] espainiarren aurkako gerra hasi zuen, eta iparraldean Simon Bolivarrek [hemen klikatu gehiago jakiteko] lortu zuen bere Kolonbia Handirako proiektua aurrera eramatea. 1822an, Guayaquilgo Konferentzian zehaztu ziren San Martínen eta Bolivarren eraginpeko aldeak. Peru besterik ez zen espainiarren esku geratzen; baina 1824an, Ayacuchoko gudan Bolivarren adiskide Sucre jeneralak oste espainiarrak azpiratu eta Perutik ere alde egin behar izan zuten tropek.

Hemen duzue gertaera horiek biltzen dituen bideo bat (02,46 minutuko iraupena)i:




Iturria: http://www.artehistoria.com/histesp/videos/130.htm

Komikia: "Bandolero", Carlos Gimenez.

Komikiak ere tresna ezin hobeak dira gertaera historikoetara hurbil gaitezen. Komikigileen artean Carlos Giménez espainola azpimarratu beharra dago. Frankoren diktadura eta Trantsizio politikoa aztertu nahi izanez gero, madrildarraren Paracuellos, Barrio, Rambla arriba, Rambla abajo, España Una, Grande y Libre edo Profesionalak irakurri behar dira nahitanahiez.

"Bandolero" lanean, Carlos Gimenezek Juan Caballero XIX. mendeko bidelapur ospetsuaren autobiografia egokitu du. Javier Comasek hitzaurrean dioen bezala, "Hombres a caballo, cortijos, inserción de la figura en el paisaje, existencia solitaria en la naturaleza, acciones de bandidaje, persecución por las fuerzas de la ley, y, en definitiva, numerosos factores de época que equiparaban la Andalucía del siglo XIX y el antiguo Oeste americano. La visualización requerida por el escenario y peripecias ha permitido a Carlos Giménez extremar el sentido del espectáculo en la puesta en escena". Hona hemen "Bandolero"ren lehenengo orria:

Andaluziako bandolero erromantikoaren irudia XIX. mendeko lehenengo hamarkadetan sortu zen, zehazki Independentzia Gerraren ondoren. Klase ertainik ez duen eta Latifundisten menpe dagoen jendarte batean sortu zen, non jopuek, morroiek eta mirabeek, eskubide sozialik gabekoek, erabateko pobrezia eta injustizia pairatu behar izaten dituzte.

Hala ere, urka, migueleteak eta Armada ez dira nahikoak bidelapurreriaren amaiera azaltzeko. Carlos Giménezek dioen bezala, "... a aquél lo mataron tres inventos que, a mediados del siglo XIX, hicieron su aparición en Andalucía: el ferrocarril, el telégrafo y la benemérita Guardi Civil aplicando sistemáticamente la ley de fugas, con la que multitud de presos y sospechosos de bandolerismo, al ser conducidos de una a otra cárcel, eran muertos al intentar huir".

Badakizue, norbait irakurtzera animatuz gero, niri eskatu besterik ez duzue egin behar.

Zumalakarregi museoa: Lehen Karlistaldia

Honetan Zumalakarregi Museoko web orrialdea aurkeztuko dizuet.

Museoa, gaur, XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da. Museoak Migel Antonio eta Tomas Zumalakarregiren biografiak eta Lehen Karlistada azaltzen ditu, Antzinako Erregimenetik Liberalismorako pasabide bortitz eta korapilatsuaren testuinguruan, hain zuzen Frantziako Iraultzaren eta Bigarren Karlistadaren artean. Zumalakarregi Museoak Euskal Herriko XIX. mendea erakusten du. Iriarte Erdikoa izeneko XVIII. mendeko baserrian kokatua dago, hantxe bizi izan zen Zumalakarregi familia, hauen artean bereziki Tomas Zumalakarregi jeneral karlista eta Miguel Antonio Zumalakarregi politiko liberala.

Aipatu web orrialdeko Erakusketa iraunkorra atalean: "Bi mundu aurrez aurre" bideoaren zatiak ikusteko aukera izango duzue.

"XIX. mendeko historia militarra Euskal Herrian" baliabide didaktiko atalean Armada Sailak, Bataila eta Ekintzak, zein Biografiak azpiatalak ditu. Horietan guztietan Lehenengo Karlistadako gertaeretara, modu xume, bizi eta ikusgarrian, hurbiltzen gara.

ZM Birtuala atalean, bestetik, "XIX. mendeko albuma" dugu, Euskal Herriari buruzko 3.000 iruditik gora dituen kultur webgunea.

... eta askoz baliabide gehiago. Beraz, klik egin eta bidaiatu Karlistaldietara, ez zara damutuko!

Liburua: Zumalakarregi

Badakit, gaitegi luzeak eta ikasten gozatzeko aukera gutxi, ezta? Tira, bada, hala ere blogan utziko dizuet Zumalakarregi karlisten buruaren biografia honen erreferentzia. Badaezpada. Biografia erakargarri eta irakurterraza dugu hau, baina, aldi berean, zehatza bezain argia eta landua. Zinez, ez duzue ahalegin berezirik egin beharko. Animatu eta egiaztatuko duzue. Askoz jota bi ordu izango dira, ... eta euskaraz, jakina!

ALBERDI, Mikel, Zumalakarregi, Donostia: Elkarlanean, 1999.

Espainiar inperio kolonialaren hondarrak

Klasean azaldu bezala, porrota militarren ondorioz (Cavite eta Manila Filipinetan, eta Santiago Kuban), Pariseko Bakea sinatu behar izan zuen Espainiak 1898ko abenduaren 10ean. Bake-hitzarmenetik kanpo hiru artxipielago eta bi irla izan ziren. Hala ere, ondare horrek bi urte eskas egin zituen Espainiaren esku. Uharteok saltzea izan zen espainiar inperioa galtzeko azken ekintza.
  • Espainiak Marianak, Karolinak eta Palaoak saltzeko negoziazioak 1899ko ekainaren 30eko itun hispaniar-alemaniarrean gauzatu zituen.

Marianak artxipielagoa

Karolinak artxipielagoa

Belau (Palaoak) artxipielagoa

  • 1900eko azaroan, itun hispaniar-iparramerikar batek zuzendu zuen 1898ko errakuntza eta Joloko Sibutu eta Cagayan uharteak AEBra igaro ziren, espainiar gobernuari 100.000 dolar ordainduta.
Cagayan probintzia eta Sibutu irla.

2009/02/21

Liberalismorako trantsizioa: Isabel II.a

Hemen duzue 7. gaia ("Estatu liberalaren eraikuntza eta seiurteko iraultzailea, 1833-1874") errepasatzeko aukera polita. Pertsonaia historikoen irudi asko ikusteaz gain, gobernu ezberdinek hartutako neurrien zein garaiko konstituzioen ideia nagusien eskema ezinhobeak aurkituko dituzue.

Begiratu, batez ere, 32. diapositiba, bertan baituzue oso ongi azalduta alderdi politiko guztien bilakaera urte horietan guztietan.


... eta klasean egindako ariketa bat, Konstituzio liberalak aldera ditzazuen. Ea orain taula primeran eta zalantzarik gabe osatzen duzuen:

2009/02/18

Argazkiekin jolasean: Liberalismo espainola.

Otsailaren 10ean Batxilergo 1eko ikasleei zuzendutako bloga aurkeztu nizuen, eta bertan sartu eta parte hartzera gonbidatu, jakina! Gaiak ez nahastearren, espreski zuentzako txoko hau prestatu dut.

Ikasketa bidaiak baino lehen,
XIX. mendeko Antzinako Erregimenaren krisia eta liberalismoaren garaipena aztertu genituen. Bai, martxoaren 3an izango dugu horren inguruko azterketa.

Horren inguruko ariketatxo bat luzatu nizuen, eta bai... erantzuna ailegatu egin zitzaidan, bat ez... bi!! Primeran! Beste blogetik hartu eta hona ekarri dizuet, gure txoko berri honi hasiera emateko:

Hemen duzue "Argazkiarekin jolasean" denborapasatxo bat, ea nortzuk diren asmatzen dituzuen. Hori bai, pertsonaia bat bitan agertzen da, zein da?